martes, 31 de mayo de 2016

(Txirrinka) Número premiado: 8656 (Bizikletaren zozketa)

[Txirrinka] Os queremos recordar que el número 8656 ha sido el agraciado en el sorteo realizado el día 22 de mayo en Angiozar.

El premio es esta magnífica bicicleta de montaña.
Eskerrik asko Bigarren Eskua-ri!!

miércoles, 25 de mayo de 2016

Maiatzak 27-28: Antzerki Maratoia Lakaxitan (Irun)

Kaixo lagunak, Maiatzaren 27an ostiralarekin eta maitzaren 28an antzerki maratoia Lakaxitan (Irun). 

Gune askea den Lakaxita, Anaka eta San Miguel artean gelditzen den Sancheskiko landa gunearekin batera, Irungo konglomeratu urbanoan bizirik mantentzen den irlatxo berderik handiena da. Erdigunetik gertu, auzoko birikak diren honetara oinez gerturatu gaitezke. Aire garbiaz gain, lasaitasuna, ikuspegi politak, aroma naturalak, zuhaitzak, landareak eta gune irekiak eskaintzen digute. Lakaxitatik, gune honen honen parte eta San Miguel eta Anakako eragile aktibo garen heinean, proposamen hau luzatzen dugu nahi duen orori. Auzo honek bere ekarpen xumea egingo klima aldaketa geldiarazteko. Horretara bidean, Sancheski eta Lakaxita gune berde bezala mantentzea proposatzen du, Anaka, San Miguel eta Irun guztiko bizilagunak hartaz goza dezaten. Gune natural ireki hau mantentzea proposatzen dugu, pertsonek bertan elkartu eta erlazionatzeko, beraien bizi kalitatea hobetuz. 

Horretarako beharrezko azpiegiturak minimoak direnez, auzoarentzako gastua oso txikia izango litzake. Auzo hontan globalki pentsatu eta lokalki jarduten dugulako. Lakaxita urpeko galaz jantziko da Maiatzaren 27 eta 28an, datorren antzerki txaparroiari umore onez harrera emateko.

domingo, 22 de mayo de 2016

M22 Kronika: Txirrinka 2016 Bergaran amaitzen da

Argazkiak: ekinklik
Gaur, hilak 22 igandearekin, Txirrinkako lau zutabe txirrindulariek Bergaran egin dute bat eguerdian. Arabako zutabea Aramaiotik abiatu da gaur goizean, Bizkaikoa Elorriotik eta Gipuzkoakoa eta Nafarroakoa Urretxutik. Lauek Bergaran egin dute topo, ikurtzat har daitekeen tokia bertan baitago AHTren lokarria aurreikusita. 

Zutabeak behin elkartuta, Bergaratik ibilaldia egin dute, eta gero 4km oinez Angiozarreraino. Bertan egin zen AHTren aurkako lehendabiziko mobilizazioa orain dela 15 urte. Ondoren, amaiera emateko ekitaldia egin dute frontoian eta bertan lekukoekin batera zeramatzaten hainbat testu irakurri dituzte, bat zutabe bakoitzeko. Aipatutako testuak Jasone Mitxeltorenak (Nafarroa), Fredi Paiak (Bizkaia), Juan Ibarrondok (Araba) eta Amaia Agirrek (Gipuzkoa) idatziak dira.

Jasone Mitxeltorena (Nafarroa)
Amaia Agirre (Gipuzkoa)
Fredi Paia (Bizkaia)
Juan Ibarrondo (Araba)

Ekitaldiraren irakurketa (euskeraz)
Ekitaldiaren irakurketa (erderaz)

M21 Kronika: Txirrinkaren irteera Nafarroa, Bizkaian eta Araban



TXIRRINKA PEDALEI ERAGINEZ! Zaindu dezagun lurra eredu soziala eraldatuz!
Kronika: Maiatzak 21, larunbata

Atzotik, maiatzaren 20tik, hainbat talde herrikoi, sozial eta sindikalek antolaturiko Txirrinka, pedalei eraginez doa lurraldearen defentsan. “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!” lemapean dirau atzo hasi eta amaiera maiatzaren 22an Bergaran izango duen ekimenak, non, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lau zutabeak batuko diren. Gaur, maiatzak 21 larunbata, Gasteiz, Iruñea eta Muskiztik datozen zutabeak hasi dira pedalei eraginez. Zehazki, Arabako zutabeak gaur Aramaion amaituko du etapa, bizkaitarrak Elorrion eta nafar zein gipuzkoarrak Beasainen batuz, Urretxun amaituko dute. Maiatzaren 22an, igandean,sinbolikoki oso esanguratsua den “AHTren lotunean” batuko dira Txirrinkako lau zutabeak, hau da, Bergarako Angiozar auzoan. 

viernes, 20 de mayo de 2016

M20 Kronika: Txirrinka 2016 pedalei eraginez!!! Lurra Zaindu!! Eredu Soziala Eraldatu!!

Txirrinka 2016 pedalei eraginez!! Hendaiatik abiatua da Txirrinka lurraren defentsan eta eredu sozial berri baten alde pedalei eraginez. Hendaiataz gain, Irun, Lezo, Orereta eta Donostia zeharkatu ditu. Bihar honako lau zutabe hauek izango ditugu:

Maiatzak 21, larunbata:
-Nafarroako Zutabea: Iruñea (10:30ean Antoniuttitik)
-Gipuzkoako Zutabea: Donostia (11:30ean Antiguotik).
-Bizkaiko Zutabea: Muskiz (9:30ean Muskizen)
-Arabako Zutabea: Gasteiz (10:30ean Errekaleorren)


Mañana a las 9:30 en la entrada de la planta de Petronor en Muskiz arrancará la Txirrinka de Bizkaia. Cruzará toda la margen izquierda (Abanto-Zierbana, Gallarta, Ortuella, Portugalete, Sestao, Barakaldo) y entrará a Bilbao por Zorroza.

Dentro del recorrido de Bilbao hay dos convocatorias:
-Concentración en contra de la central de Garoña. A las 12:15 junto a la torre de Iberdrola.
-Manifestación, “Eredu Soziala Eraldatu! Lurra eta pertsonak zaindu” Con los sindicatos. Seguido de la concentración. Atravesará la Gran Vía y finalizará en El Arenal.
Después la Txirrinka continuará su recorrido: Bilbao, Hego-Uribe, Zornotza y Durangaldea.

jueves, 19 de mayo de 2016

Gaur, Maiatzak 20, Txirrinka Hendaian hasiko da!!

Asteburu honetan hainbat mugimendu sozial zein sindikalek antolaturiko Txirrinka Ekimenean argi eta ozen esan nahi dugu “Lurra zaindu, eredu soziala eraldatu! AHT eta proiektu txikitzaileak borrokatu!”. Txirrinka, Hendaian hasiko da gaur ostiralean (17etan Santiago zubiaren aurretiko bidegurutzean) maiatzaren 20ean eta Bergara-Angiozarren amaituko da 22an Euskal Herrian zehar ibiliko diren lau zutabeak batuz.


Azken urteotan, azpiegitura erraldoien plangintza eta eraikuntza amorratua izan da, jendartearen behar oinarrizkoenen gainetik hormigoiaren politika inposatuz: AHT, gas Fracking, Garoña, zentral termikoak, errauskailuak, goi tentsioko lineak, urtegi eta ubideak, harrobi eta meategi erraldoiak... Proiektu horiek gauzatzeko baliabide naturalak zein ekonomikoak izan dira euskarri eta ingurua, berriz, hondakindegi. Azpiegitura hauek bultzatzeko erabilitako errekurtsoak jendearen zerbitzurako jarri behar dira. Ekimen honek aukera ezin hobea eskaintzen du lurraren alde eta azpiegitura txikitzaileen aurka mugitzen ari direnen arteko sarea indartzeko eta jendarte eredu berri baten alde ari direnak bat egiteko. 

lunes, 16 de mayo de 2016

[Txirrinka] Maiatzak 19, 10:15etan mobilizazioa Barakaldoko Udaletxean

Con motivo del paso de la Txirrinka por Barakaldo, os convocamos a la movilización que realizaremos el próximo día 19 de mayo, jueves, a las 10:15, frente al Departamento de Acción Social del Ayuntamiento de Barakaldo, para hacer público nuestro apoyo y participación en dicha marcha, bajo el lema “Mójate contra los recortes y por un Barakaldo ambientalmente más sostenible”. Mediante estas iniciativas, además de reivindicar la paralización del TAV y demás mega-infraestructuras, se hará un llamamiento a la transformación del actual modelo social. En definitiva, se exigirá una sociedad más justa y solidaria dando marcha atrás a las actuales políticas de recortes mientras se despilfarran millones de euros en la Variante Sur Ferroviaria o la Super-Sur. 

Grupos Convocantes: “Barakaldo Naturala” (organismo compuesto por varias asociaciones vecinales: Lutxana, Retuerto, Desertu-Urban, Gorostiza, Zuazo-Arteagabetia, Rontegi, El Karmen-Lasesarre); Huertos Urbanos de Barakaldo “La Huertaka”; Barakaldoko Gazte Asanblada; Berri-Otxoak (Plataforma contra la Exclusión y Por los Derechos Sociales); Ekologistak Martxan y Eguzki.