domingo, 22 de mayo de 2016

M22 Kronika: Txirrinka 2016 Bergaran amaitzen da

Argazkiak: ekinklik
Gaur, hilak 22 igandearekin, Txirrinkako lau zutabe txirrindulariek Bergaran egin dute bat eguerdian. Arabako zutabea Aramaiotik abiatu da gaur goizean, Bizkaikoa Elorriotik eta Gipuzkoakoa eta Nafarroakoa Urretxutik. Lauek Bergaran egin dute topo, ikurtzat har daitekeen tokia bertan baitago AHTren lokarria aurreikusita. 

Zutabeak behin elkartuta, Bergaratik ibilaldia egin dute, eta gero 4km oinez Angiozarreraino. Bertan egin zen AHTren aurkako lehendabiziko mobilizazioa orain dela 15 urte. Ondoren, amaiera emateko ekitaldia egin dute frontoian eta bertan lekukoekin batera zeramatzaten hainbat testu irakurri dituzte, bat zutabe bakoitzeko. Aipatutako testuak Jasone Mitxeltorenak (Nafarroa), Fredi Paiak (Bizkaia), Juan Ibarrondok (Araba) eta Amaia Agirrek (Gipuzkoa) idatziak dira.

Jasone Mitxeltorena (Nafarroa)
Amaia Agirre (Gipuzkoa)
Fredi Paia (Bizkaia)
Juan Ibarrondo (Araba)

Ekitaldiraren irakurketa (euskeraz)
Ekitaldiaren irakurketa (erderaz)
Irakurketaren ondoren, bazkari herrikoia egon da eta dantza ikuskizuna egin dute Sebastopoleko Titiriteroek.
"Lurra zaindu eta eredu soziala eraldatu" lelopean, Txirrinka Debagoienera iritsi da asteburua. 12:00etan elkartu dira Labegaraietan txirrindulariak gaur, domeka. Ondoren, ekitaldi nagusia –Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoakoek bat eginda– Angiozarren egin dute. Izan ere, AHTren lotunea hor baitago. Lurraren alde eta ingurumenaren zaintzan ari diren hainbat mugimenduk bat eginda sortu dute Txirrinka ekimena. Hilario Manzanedo kideak, ekimenaren balorazio positiboa egin du. "Balorazio oso baikorra egiten dugu; orotara 400 bat lagunek parte hartu du-eta. 


Gainera, bota duen zaparrada ikusita jendeak ez du umorea galdu. Labegaraietako kiroldegikoek ateak ireki dizkigute, eta aurreikusita ez geneukan arren, bertan arropa aldatzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Bustita eta hoztuta etorri dira asko", kontatu du Hilario Manzanedok. AHTaren lotunean, ekitaldia "Lurraren aldeko defentsa taldeak, justizia sozialaren aldekoak eta baliabide naturalak eta ekonomikoak xahutzen duten azpiegituren kontra egiteko batu gara. Izan ere, AHTaren moduko azpiegitura erraldoiak eskatzen duten baliabideen xahuketa salatu gura izan dugu, besteak beste.

Talde mota asko batu gara: etorkinen eta errefuxiatuen aldekoak, bazterkeriaren aurkakoak, sindikatuak... ekimen hau saiaketara bat izan da beste gizarte eredu bat aldarrikatzeko", azpimarratu du. Oinez egin dute Labegaraietatik Angiozarrera igoera. AHTaren lotunean hasi dira lanak eta bertan, lanok ekarriko duten ondorioen berri eman du Manzanedok. Bazkaria eta festa Txirrinka ekimena borobiltzeko, 200 lagunek baino gehiagok bazkaria egin zuten Angiozarko pilotalekuan. Dantzak, sokatira eta musika izan da eguna jai giroan borobiltzeko. 

----------------------------------------------------

Hoy domingo 22 de mayo de 2016 las cuatro columnas ciclistas de la Txirrinka han confluido en Bergara al mediodía, después de soportar la lluvia durante toda la mañana. La columna alavesa salió esta mañana desde Aramaio, la columna vizcaína desde Elorrio y la columna guipuzcoana y navarra desde Urretxu. Las cuatro se han juntado en Bergara, lugar simbólico debido a que en esta zona está proyectado el llamado Nudo del TAV. Una vez juntas dichas columnas ha tenido lugar una marcha a pié desde Bergara hasta Angiozar, lugar donde hace 15 años tuvo lugar la primera movilización en protesta del TAV.

Posteriormente se ha realizado el acto final en el frontón de Angiozar, donde se han dado lectura a los textos que han acompañado a los cuatro testigos portados en cada una de dichas columnas. Dichos textos han sido realizados por por: Jasone Mitxeltorena (Navarra), Fredi Paia (Bizkaia), Juan Ibarrondo (Alava) y Amaia Agirre (Guipuzcoa). En el acto también ha estado presente el autor de la obra, Jon Tomao, a quien agradecemos su gran trabajo.

Jasone Mitxeltorena (Nafarroa)
Amaia Agirre (Gipuzkoa)
Fredi Paia (Bizkaia)
Juan Ibarrondo (Araba)

Ekitaldiraren irakurketa (euskeraz)
Ekitaldiaren irakurketa (erderaz) 

Después de la lectura ha tenido lugar una comida popular y un espectáculo de danza a cargo de Titiriteros de Sebastopol. 

1 comentario: