Informazioa

(Castellano debajo)

ARGIBIDE OROKORRAK 

-IBILBIDEA: Orokorrean, tarte motzak dira. Gehienez jota 7-8 km.koak. Edozeinek egin ditzake bat, bi, hiru, lau... Jende askok zutabeko ibilbide osoa eginen du. (gehienez jota 130 km., zutabearen arabera)

-ABIADURA: Tarteak erritmo motelean egiteko dira (gehienez jota 13-14 km.ordukoak). Prestakuntza berezirik gabe edonork eramateko moduko erritmoa da, baita haurrek ere. Haserako furgonetak markatzen du martxaren abiadura eta errespetatu beharrekoa da. Ezin da inolaz ere furgoneta aurreratu.

-PUNTUALTASUNA: Bai hasieran eta baita lekuko aldaketekin puntualak izaten saiatuko gara, hurrengo txandetako taldeek itxaron behar ez izateko.

-LEKUKO ALDAKETA: Txirrinkaren blogean 4 zutabeen lekuko aldaketen tokiak eta denborak zehatz mehatz agertzen dira. Bertan ere, panelak eta lurrean pintadak egingo dira toki zehatzak topatzeko. Itxaroten dagoen taldeak trinko behar du eta ahal bada, errepidearen eskuineko alboan kokatuko da. Lekuko hartzailea multzoaren aurrean kokatuta egonen da eta dorsala eramanen du, identifikagarria izateko. Lekuko aldaketa egiteko, haserako furgoneta 10 metro aurreratuko da, tropela geldituko da (tokirik badago, eskuinera joz trafikoa aurreratzen uzteko), eramailea eta hartzailea aurreratu eta elkartuko dira, hartzaileak lekukoa bandolera moduan ezarriko du sokatik zintzilika, eta abian jarriko da, bere taldearen aurrean. Atzetik tropelak ere bere atzetik segituko du. Gomendatzen da talde guztiek ordu erdi bat lehenago beren tokira bertaratzea. Eta ez ahaztu talde guztiek Txirrinkaren kamisetak eramatea.

-BIDE SEGURTASUNA: Txirrindularien segurtasunagatik tropela trinkoa izan behar da eta ezin da beste karrilera pasatu. Lekuko aldaketa bakoitzean atzean dugun auto ilara pasatzen utzi behar dugu. Horretarako, ahal den tokietan, furgonetak eta txirrindulariak eskuineko albora joko dute.

-TXIRRINDULEN GARRAIOA: Norbera arduratuko da bere tartera txirrindula garraiatzen eta etxera itzultzen. Helmugara iristean zutabe bakoitza arduratuko da txirrindulak atzera itzultzen. Horretarako mintzatu zure zutabeko kontaktuarekin.

-ANTOLAKUNTZAKO IBILGAILUAK: Zutabe bakoitzak bi furgoneta izango ditu: aurrekoa eta erratza. Aurrekoak martxaren erritmoa markatu eta megafonia eramanen du. Erratza-furgoneta bizikleta hondatuak eta atsedena hartu nahi duten pertsonak jasotzeko baliatuko da.

-ERAMATEKO MATERIALA: Egunean zehar beharrezkoa duguna (arropa, ura eta janari energetikoa) bizikletan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da eta isunak izan ahal dira. Txakurrik ez ekarri. Ibilbide osoa edo egun beteak egin behar dutenetzat: Lo sakua, isolagailua eta gauean aldatzeko arropa bizkarzorro handian eraman behar dira. Hau guztia antolakuntzako furgonetetan eramango da eta etaparen bukaeran itzuliko da. 

-BANDEROLAK: Talde bakoitzak TXIRRINKAren kamisetak eramateaz gain, bere taldearen banderolak edo ikurrak eramatea aholkatzen da.

-OTORDUAK ETA LO EGITEKO LEKUAK: Kontsultatu zutabe bakoitzaren informazioa.

-IZEN EMATEAK: Aurrez esan behar da zenbat pertsona etorriko den ibilbide guztia edo egun osoak egiteko, baita azken eguneko bazkarirako. Zutabe bakoitzaren antolakuntzarekin mintzatu.

-HARREMANETARAKO: 
-Nafarroako zutabea: ahtrikeznafarroa@gmail.com   Telf.:628 243 066
-Ipar EH-Gipuzkoako zutabea: ahtgelditu@ahtgelditu.org  Telf:  639 113 177
-Arabako zutabea: arabakotxirrinka@gmail.com  Telf: 695 720 413
-Bizkaiko zutabea: txirrinkabizkaia@gmail.com   Telf: 652 761 142
----------------------------------------------------------------------------------------------------------  

INFORMACIONES GENERALES 

-RECORRIDO: En general son tramos cortos, los mayores de 7-8 km. Cualquiera pueda hacer uno, dos, tres, cuatro...Bastante gente hará todo el recorrido (como mucho 130 km. dependiendo de la columna).

-VELOCIDAD: Los tramos se recorrerán a velocidad moderada (como mucho 13-14 km./ hora). Es un ritmo que cualquiera puede llevar sin una preparación especial, incluyendo niñas-os. La furgoneta de cabeza marca el ritmo de la marcha y hay que respetarlo. No se puede de ninguna manera adelantarla.

-PUNTUALIDAD: Tanto en los comienzos de etapa como en los cambios de testigo intentaremos ser lo más puntuales posibles para que los colectivos de los relevos siguientes no tenga que esperar.

-CAMBIO DE TESTIGO: En el blog de la Txirrinka se especifican los lugares y horarios de los cambios de relevo de las cuatro columnas. En ellos se colocarán paneles y se realizarán pintadas en el suelo para identificarlos con claridad. El grupo que está esperando se colocará a la derecha de la calzada si es posible y de forma compacta. La persona que recoja el testigo se colocará delante de su grupo con el dorsal visible para que se la identifique. Para efectuar el cambio de testigo, la furgoneta que abre la marcha se adelantará unos 10 metros, el pelotón se detendrá (si hay espacio colocándose a la derecha de la calzada para dejar pasar el trafico retenido), la portadora del testigo y la que va a recogerlo se acercan, se intercambian el testigo, la que lo recoge se lo colgara del cuello estilo bandolera e iniciará la marcha delante de su grupo. El pelotón les seguirá detrás. Se recomienda a todos los grupos que se personen media hora antes en su lugar de recogida de testigo. Y no os olvidéis de llevar la camiseta de la Txirrinka.

-SEGURIDAD VIAL: Por la seguridad de l@s ciclistas el pelotón ha de ser compacto y no se puede pasar al otro carril. En cada cambio de testigo debemos dejar pasar a la cola de vehículos que tenemos detrás. Para ello, en los lugares que se pueda, tanto las furgonetas como las participantes se colocaran en el lado derecho de la carretera.

-TRANSPORTE DE BICICLETAS: Cada cual se organizara para llevar la bicicleta a su tramo y devolverla a casa. Al llegar a la meta cada columna se encargara de recoger las bicis. Para ello hay que hablar con la organización de cada columna.

-VEHICULOS DE LA ORGANIZACIÓN: Cada columna contará con dos furgonetas: la de delante y la escoba. La primera marcara el ritmo de la marcha y llevara la megafonía. La escoba recogerá bicis averiadas y personas que quieren descansar algunos tramos.

-MATERIAL A LLEVAR: Lo que necesitamos sobre la marcha (ropa, agua y comida energética) cada un@ se lo lleva en la bici. Es interesante llevar una cámara de repuesto, parches e inflador. El casco es obligatorio bajo pena de multa. No traigáis perros. Para quienes vayan a realizar todo el recorrido o días enteros: una mochila para llevar el saco de dormir, aislante y ropa para cambiarse a la noche. Las furgonetas de la organización la llevarán y será devuelta a la noche.

-BANDEROLAS: Cada grupo, además de portar las camisetas de la TXIRRINKA, se aconseja que lleve banderolas o símbolos de su colectivo.

-COMIDAS Y LUGARES PARA DORMIR: Consultar la información de cada columna.

-INSCRIPCIONES: Hay que decir con antelación cuantas personas irán todo el recorrido, días enteros o a la comida del final de la iniciativa. Para ello hablad con la organización de cada columna.

-CONTACTOS: 
-Columna de Navarra: ahtrikeznafarroa@gmail.com  Telf.:628 243 066
-Columna de EH norte-Guipuzcoa: ahtgelditu@ahtgelditu.org  Telf:  639 113 177
-Columna de Alava: arabakotxirrinka@gmail.com   Telf: 695 720 413
-Columna de Vizcaya: txirrinkabizkaia@gmail.com  Telf: 652 761 142

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada